Kirolariak, elikadura, arraunlariak

Erabiltzailearen aurpegia Felix Aizpurua 2021ko mai. 9a, 09:10

Ostiral Santu Egunean berriz, bakailao tortilla prestatzen zigun Pepe gallegoak. Gizon fededuna zen, eta Aste Santuko bigilia errespetatzen zuen.

Gaur egun, arraun elkarte gehienetan, oker ez banago, dietista baten zerbitzua dute arraunlarien elikadura zaintzeko. Zumaian Helena Albizu arduratzen da lan horretaz. Ez naiz hasiko aholku dietetikoak ematen, apetito onekoa izan arren, hori ez baita ere lana. Garai bateko hamaiketakoak ekarriko ditut gogora gaurkoan.

Neguko igande goiz euritsu batean bi ordu inguru arraunean aritu ondoren, Anadeko hamaiketakoak berpiztu egiten gintuen. Pepe Rivas arduratzen zen lan horretaz igandero, eta menua hamaiketako klasikoa zen noski. Salda, txorizo eta haragi egosiarekin. (kriiistona!!)

Arraun taldean asmorik onenarekin eskaintzen zigun. Ondoren, gozozaleenok Txapartegira joaten ginen napolitana bat edo besteren bila.

90eko hamarkadan kirol medikuak indarra hartzen hasi ziren, eta arraun elkarteak hamaiketakoak emateari utzi zion. Guk, berriz, beste txoko berezi bat topatu genuen hamaiketakoetarako, Tomas jatetxea. Ordurako pasaitarrek janaria pisatu egiten zuten (Sanjuanen beti izandira arraunlari zimelak).

Kirol jarduera bakoitzak dagokion elikadura behar du, zalantzarik gabe. 

Eta orain, hamaiketakoak non eta nolakoak egiten dituzte arraunlariek?
Helenari galdetuko diot.

Bitartean, tapa pala eta gortu balantza!!