Zein da harrobia lantzeko tresnarik egokiena?

Erabiltzailearen aurpegia Felix Aizpurua 2019ko mar. 31a, 21:25

Haur gehienek etxean dituzte, baloia, bizikleta, eta pelota bat. Gutxi izango dira ordea, txalupa txiki baten jabe.

Uda hasieran txalupa bizkarrean hartu eta estazio inguruan aitak eta osabak zuten langokira eramaten genuen. Bertan osaba Joxeleonek lijatu, konpondu, eta pintatu egiten zuen gure txintxorrua.

Hondarribiako, eta Donostiako gaztetxoek aulki mugikorrean (olinpiar erako arraunketa) ematen dituzte lehenengo paladak.
Zumaian, eta Ondarroan batelean (tostako arraunketa) aritzen dira.
Orion eta Pasai Donibanen biak erabiltzen dituzte harrobia lantzeko.

Ba da ordea beste tresna bat harrobia lantzeko balio duena, eta  hilzorian dagoena; txintxorrua, edo txalupa txikia. Bi tosta eta bi tolete besterik ez dituen itsasontzia da. Hiruzpalau metroko luzera du, eta asko jota lau lagun sartzen dira.

Mutilkozkorretan ba geneukan bat, gaur egun Gernika parkea dagoen tokian bazterrari lotuta izaten genuena. Uda hasieran osaba Joxeleonek, mimo handiz, lijatu, konpondu, eta pintatzen zuen gure txintxorrua.  Xalbadorrek berriz, Lapa izeneko bat ekarri zigun 
 
Beduara sarritan joaten ginen arraunean, bokadillua jatera, bainatzera, arratsalde pasa. Beti ere jolasean bainan arraunaren oinarrizko gauzak ikasiaz.
 Ba dakit Beduola elkartearen asmoa dela txalupa hauen erabilera berreskuratzea, eta agian uda honetan Urola txintxorroz josita ikusiko dugu.

Bitartean tapapala eta gortu balantza.