Eta emakumezkoetan lehenengo patroia?

Erabiltzailearen aurpegia Felix Aizpurua 2019ko ots. 25a, 07:50

Gizonezkoetan XIX. mendean aurkitu dugu lehenengo patroia (Manuel Zaundegi, 1895). XXI. mendera arte ez dugu ezagutu emakumezkorik traineruan patroi (Libana Taboada, 2008).

Patroien gaiarekin jarraituaz emakumeen lana aztertuko dugu. Beti ere estropada ofizialak kontutan hartuta, Libana Taboada izan da Zumaiako traineruan ezagutu den lehenengo patroia. 

2008. urtean izan zen, Getariarekin elkarlanean atera zen traineruan. Hamasei urterekin debutatu zuen, eta emakumezkoen kontxa ere urtea hartan jokatu zen lehenengo aldiz.  Hiru metrotako olatuen artean kontxara sailkatu zen Getaria-Zumaia, traineru hura.

Ondorengo urteetan Maider Urbieta, eta Nagore Osoro ibili ziren patroi lanetan: 

  • Maiderrek Gipuzkoako txapelketa (2010.urtea). 
  • Nagorek Kontxako bandera (2013).

Hauen aurretik ordea, neska gazte batzuk traineruan aritu ziren arraunean urte batzuk lehenago. 1995. urtean izan zen Zumaian ospatu zen AEK egunaren jai egitauaren barruan. (Ikusi goiko argazkia)

Bateletan aritzen ziren neska hauek erakustadi bikaina eman zuten, lehenengo aldiz emakumezkoen traineru bat ikusi baitzen Zumaian. 

Patroi lanetan zebilen Belen Zubia, bainan egun horretan arraunean egitea egokitu zitzaion. Bere tokian Antton Laskibar ibili zen.

Hau ordea ez zen estropada ofizial bat izan, eta urte asko pasa ziren emakumezkoen traineru liga osatu zen arte.

Norbaitek datu gehiago izanezkero, bidali mesedez nere emailera felixumai@yahoo.es

Bitartean tapapala ta gortu balantza.