Arbustaingo katedra

Erabiltzailearen aurpegia
Arbustaingo katedra

Estropo zarata entzun dudanean, erriyo ertzera gerturatu naiz.

Gaur goizean semearekin pasian nenbilela, estropo zarata entzun det eta erriyo ertzera gerturatu naiz. Urola ibaia piragua eta batelez josita ikusi det. Infantil, kadete, eta jubenil mailako neska mutilak zebiltzan eman, ta eman arraunean. 

Arbustaingo arranpla parean berriz, hiru katedradunekin egon naiz arraun kontuetaz hizketan. 60ko hamarkadako arraunlari bat (J. Aizpurua), estropada gehien ikusten dituen arraunzalea (Eizagirre), eta traineruan irabazitako lehenengo bandera ekarri zuen patroia (Aristi-1981 Bilbo). 

Joseba Aristi izan zen nik umetan ezagutu nuen lehenengo patroia, eta bere ondoren Telmo Deuneko patroien izenak badakizkit, gizon zein emakumeenak. 

Bainan 1980 aurreko patroien izenik ba al dakigu? 

  • Joxeba Sasiain, Artia.
  • Xabin Yeregi.
  • Miralles.
  • Manuel Galarraga, Proes.
  • Unanue, Putria.

XX. mendeko patroi guztien izenekin altxor bikaina osatu daiteke. 

Zuetako inork izen gehiago jakin ezkero, idatzi mesedez helbide honetara; felixumai@yahoo.es.

Bitartean, tapapala eta gortu balantza.