Zumaiako hitz bereziak: PURTZILKERI

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2023ko eka. 9a, 09:10
Etxean egindakoez gain, bestelako lan txiki eta purtzilkeria asko egitea egokitu zitzaion Estanis Azkueri. (Argazkia: Edurne Irigoien)

Zumaiakoa bakarrik ez den arren, gaur egun gutxi erabiltzen den hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Ekintza txar edo gaitzesgarriari esaten zaio oro har “purtzilkeria”, baina erabiltzen da balio gutxiko gauzei eta lan txiki edo ziztrinei esateko ere. Arratiako hiztegian jasota dago eta “purtzileria” da beste hiztegi batzuetan agertzen den forma.

Imanok Azkuek 2018an “Orduan bai” atalean Estanis Azkueri eskaini zion idatzian jasota dago adibide bat, Ikastola zenaren lokaletan eta Larraulen egindako lanei buruz ari zela:

  • Makina bat purtzilkeria eginak gara. Larraulera kuadrilla handia joaten ginen asteburuan, umeak joan aurretik txukuntzera. Beti zegoen zer egina, eta hura bai auzolana.