Zumaiako hitz bereziak: TRATU

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2022ko urr. 28a, 07:56

Orain baino tratu gehiago egoten zen garai batean Goiko plazan, 1995eko irudia horren adibide. (Argazkia: Baleike,  Wikimedia)

Teodoro Azkuek esandako beste hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Baserritarrek azokara eramaten duten jeneroari esaten diogu Zumaian eta inguruan “tratua”. Antigoaleko Hiztegian Txilikuk esan bezala, esanahi ugari dituen hitza da “tratu”, eta agian esanahi horietatik ahaztuena da nekazariak plazara eramaten dituen salgaiak adierazteko erabiltzen dena: “egunero tratua eraman ohi zuen plazara”. Oikian ere berdin erabiltzen zela esan digu Brigida Ibarbiak. Ezagunagoak dira gainerako adierak: salerostea, norbaitekin izaten den harreman edo erlazioa, neke handia eragiten duen lana eta hitzarmena.

Motxenea kale-baserriko Teodoro Azkuek Goiko koxkatik blogean 2012an idatzitakoa da adibide hau, azalpen eta guzti:

Hala, moja xarretako kanpai-hotsa. Aldamenian, Mendaroneko Maria. Gure amak esantziyon: “zaituko al diazu tratua?”. (…) Tratua esate zitzayon plazako generuai.