Zumaiako hitz bereziak: SOKOLIN

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2021ko aza. 26a, 08:00

Kontuz ibili beharra dago sokolinekin, eskuak zikindu gabe. (Argazkia: Bizibaratzea.eus)

Zuhaitzei buruzko hitzaldi bat emango du Jakoba Errekondok datorren astean, eta  intxaurrekin lotutako hitz bat ekartzea pentsatu dugu. Proposamenak eta oharrak egiteko, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Intxaurrak biltzen dituen azal berde mamitsuari esaten diogu Zumaian “sokolin”. Antzeko izenak erabiltzen dira beste herri batzuetan, eta azal horiek eragindako orban beltzei ere horrela esaten zaie. Hara Jakobak Errekondok osatutako zerrenda: intxaur-mozkorra, zokolin, zokotin, zokoton, sokolin, sokoten, sokote, zoketen, mozkotz, moskol, moskolo, moskoron, moskaran, mozkan, moskan, moxkan, sokaran, sokaan, sokan, sokada, sakarin, nato, txakarin, txukaran, txokaran...

Brigida Ibarbiak azaldu digu garai batean ohikoa zela baserrietako umeek eskuak zikintzea, intxaurrak zuritzen ibili eta gero; orduan ez zegoela gaur egungo eskularrurik. Iñigo Aranberri idazleak Berria egunkariko zutabe batean kontatu zuten maisu batek ikaskide bat zigortu zuela hatz muturrak ilunak zeuzkalako. Ikaslearen azalpena: Ez da joaten! dio orroka, sokolina da! dio behin eta berriz herio batean, «¡esto es sokolin!».

Ez da harritzekoa, beraz, intxaurrak zuritzeko eskuak ondo babestu behar izatea, bideo honetan ikus daitekeen  bezala.