Zumaiako hitz bereziak: ADUR

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2021ko mar. 12a, 11:00

Maria Pilar Beobide, Oiartzunetxeko lorategian. (Argazkia: Juan San Martin,CC BY-SA, Gure Gipuzkoa)

Inmak proposatutako hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Arbasoen aldetik genetikoki heredatzen denari esaten diogu Zumaian “adurra”. Hitzaren beste esanahi batzuk dira oro har ezagunagoak: lerdea (baba, “baberoa” da “adur-zapia”), zori edo patua (adur onekoa izatea), abildadea edo erraztasuna (lan egiteko adurra), etab.

Abelin Linazisorok azaldutakoaren arabera, ona edo txarra izan daiteke transmititutako hori, eta fisikoa baino gehiago da izaerarekin lotutakoa.

Amamak bere adurra eman zion Aneri.

Gipuzkoak gero eta haur gehiagok izena dute ADUR. 1990eko hamarkadan 25 erregistratu ziren, 2000koan 107 izan ziren eta 2010ekoan 171.