Zumaiako hitz bereziak: MANTUXA

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2021ko mar. 5a, 08:29
1937ko otsailean Zumaiatik kanporatu zituzten 240 herritar baino gehiago, gehienak emakumeak eta tartean mantuxetako ume batzuk. (Argazkia: baleike.eus)

Abelinek esandako hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Haurtxoak biltzeko erabiltzen den oihal edo mantari deitzen Zumaian “mantuxa”, gaztelaniaz “mantilla” esaten zaionari. Horregatik, “mantuxetako umea” erabiltzen da haur jaioberriari edo artean oinez ibiltzeko gauza ez denari deitzeko. Azkoitian ere erabiltzen da “mantux(e)”, eta Azkoitiko euskerie liburuan jasota dago. Zumaiako bi adibide badaude Abelin Linazisorok Baleike aldizkarian egin zituen elkarrizketetan:

Irene Yeregi, 2007ko otsailean:

Aitta hil eta berehala Abel, Joxeba eta Xabin, hau oaindik mantuxetakua, Oikira eraman zituzten, gurekin gendukan neskame batekin, zauztarra.

Lore Albizu, 2008ko martxoan, Zumaiatik 1937ko otsailean kanporatu zituztenekoa kontatzen:

Akordatzen nai nola jun giñan kamioian danok mariatuta, Xabierrek sei hilabete

bakarrik zezkan, hura mantuxetakua eta Mikel eta bixok amakin.

Hemen beste adibide bat, Diario Vascoko albiste honetan:

Erkibe elkartea osatzen zuten emakumeek beraiek eskuz egindako arropatxo, mantuxa eta osagarriez betatako sehaskatxoa izan ohi da 'kanastilla'.