Zumaiako hitz bereziak: TXARRIMOTO

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2021ko urt. 15a, 08:00
Bi urteko haur batek egindako txarrimotoa. (Irudia: conungarabato.wordpress.com).

Ainhoak proposatutako hitza ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Haur txikiek marra eta irudi berezien bidez egindako marrazkiari deitzen diogu Zumaian “txarrimotoa (ahoz “txarrimotua”).  Hiztegietan horren parekoa “zirriborroa” eta “zirrimarra” dira, eta beste adiera bat ere badute, hasierako “borradore” edo bozetoari deitzeko. Gaztelaniaz "garabato" esaten zaio.

Dani Carballok bere blogean idatzitako honetan topatu dugu adibide bat:

Bi eratara marrazten degu:

  1. txarrimotoa arkatzez egin, zuzenketak eginda eta gero rotulagailuarekin bukaera eman.
  2. zuzenean rotulagailuarekin paper zurian marraztu, adibiderik jarraitu gabe.