Zumaiako hitz bereziak: Txordoketa

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2019ko urr. 24a, 08:22
Argazkia: Karkara.eus

Mahatsa biltzeko garaia bukatzen ari den honetan, fruitu jakin batzuk hartzearekin lotutako hitza ekarri dugu. Zuek ere zerbait proposatu edo oharrak egin nahi badituzue, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Mahatsa, gaztainak edo beste fruitu batzuk bildu ondoren atzetik egiten den pasadari esaten diogu Zumaian ‘txordoketa’. Ez da hemengo hitza bakarrik, baina Resurreccion Maria Azkuek bere hiztegirako gurean bildua bai, eta honela definitu zuen: rebusca, fruto que queda en los campos después de la vendimia y recolección. Anjel Lertxundik zutabe honetan esandakoaren arabera, “…hainbat txakolin-lurretan bizi-bizi dago txordoketa hitza: mahats-biltze nagusia aurrera, umeek biltzen zituzten jaso gabe gelditutako txordo-mordoak, normalean hosto artean ezkutatuak”. Lehenagokoa da Anduren beste zutabe hau, eta antzeko azalpena eman zuen: “Txordoka deitzen diogu guk mahatsa biltzerakoan jaso gabe utzitako mahats-mordoen bila egiten den errepasoari”.

Arroagoiko Zugastitxiki baserrian jaio zen Jose Mari Erkizia Osa (1925-2011), Getariako San Prudentzio auzoko Bizkarraga baserrira ezkondu zen, eta bideo honetan azaltzen du zer den txordoketan egitea.