Zumaiako hitz bereziak: Galbana

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2019ko ira. 6a, 09:17
Argazkia: Ebewi-Flickr, CC

Hementxe gatoz oporren ondoren, batere galbanarik gabe, Irati eta Maiderren proposamenarekin. Zuek ere hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Ez da Zumaian bakarrik erabiltzen den hitza, baina bai gero eta gutxiago entzuten den horietako bat. Nagikeriak edo alferkeriak jota egoteari deitzen diogu ‘galbana’, eta gaztelaniaz ere erabiltzen dute, ‘pereza’ adierazteko. Imanol Azkueren kronika honetan topatu dugu adibide bat: Baten batek esan duNi ez natxiak orain behera, ikusita zikat”, eta denoi halako galbana moduko bat sartu zaigu, hamaiketakoaren gozoak areagotuta…

Azkoitiko hizkeraren liburukoa da beste adibide hau: Galbana, galbanie. Alpergura. "Bazkaldu ta gero kriston galbanie sartze zat". Zestoarren hizkerari buruzko  argitalpenak ere badakar adibide bat: galbanak jo. ‘galbanak jo’. Eguzkiaren efektuz, lana egiteko gogo guztiak galdu. Galbanak jota nao, ta eztakat eze itteko gogoik. Andoni Egañaren ‘Galbana’ zutabea irakurrita, badirudi Zarautz inguruan ere ezaguna dutela dela hitza.