Zumaiako hitz bereziak: Tantun

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2019ko eka. 7a, 09:30

(Argazkia: Aversion2.1, Flickr)

Anak esandako hitz bat ekarri dugu aste honetan. Zuek ere zerbait proposatu edo oharrak egin nahi badituzue, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Beste toki batzuetan ‘tanta’ denari deitzen zaio ‘tantuna’ Zumaian, hau da, likidoetan sortzen den neurri txikiko unitate horri. Zarautzen ‘tanto’ esaten dute, Eibarren ‘tantana’  eta Legazpi/Gabiria inguruan ‘tantona’.

Abelin Linazisorok Irene Yeregiri 2007an Baleiken egindako elkarrizketan daukagu adibide bat: “Akordatzen nax Orruatik Kamiñoetxeko tarte horretan bide ertzian nola eiten zan erreka txiki bat bezelakua, menditik behera txintxilika belar puntetatik ur tantunak eroitzen zialako metro erdi baten alturatik-edo, eta luzean lau-bost metro izango zittun. Oso politta zan”.