Zumaiako hitz bereziak: Arrankazi

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2019ko api. 5a, 08:44
Andoni eta Juan Ramon LarraƱaga, Javier Carballoren argazkia, Olagarroak eta Zumaia liburukoa

Aste honetan ere itsas giroko proposamena ekarri dugu. Gustuko hitzak esateko edo oharrak egiteko, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Arpoi berezi bat ‘arrankazia’, sardexka baten modukoa, bost hortz edo gehiago izan ohi dituena. Haitzetan gauez arrantzan jarduteko erabili izan da tresna hori. R.M. Azkueren hiztegian ‘arraingizi’ jasota dago, Bizkaikoa dela zehaztuta, eta gauez argiarekin erakarritako arrainak harrapatzeko arrastelua dela esaten du. Beraz, izenaren jatorria ‘arrain-gezi’ izan daiteke. Gaur egun debekatuta dago erabiltzea.

Faustino Urbietak bideo honetan kontatzen duenez, garai batean gomexak eta itsas aingirak harrapatzen zituen arrankaziarekin.