Zumaiako hitz bereziak: (Or)Oldi

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2019ko urt. 25a, 08:46
Argazkia: Baleike

Herrian erabiltzen diren hitz berezi batzuen berri ematen hasi gara. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Itsasoko algari deitzen zaio ‘oldi’ Zumaian, eta esateko moduan “ooldi” ere izan daiteke. Izan ere, ‘goroldio’ hitzetik datorrela ematen du. Hiztegi batzuetan ‘oraldi’ eta ‘oroldio’ ere jasoak dituzte; esate baterako, Lekeition ‘oroldidxo’ erabiltzen dute algari deitzeko.

Ondarroako hizkeran, goroldioari deitzen diote ‘oaldixe’. Hara Ondarruberbetan gunean emandako azalpena: “Uretan geldirik dagoen harriari nahiz beste zernahiri egiten zaio goroldioa. Uretan denbora luzean erabili gabe geldirik zegoen txalupari ere azpiko aldean goroldioa (oaldixe) egiten zitzaion. Uraren azpian egonik, marea jaisten denean baizik agertzen ez diren harriek ere goroldioz jantzita azaltzen dira”.

Jose Maria Lakoizketa (1831-1889) apaizak botanika liburu berezi bat idatzi zuen, eta altxatzeko ekintzari Bertiz inguruan ‘goroldiya’ esaten zitzaiola adierazi zuen, goroldio landare horien jokaerarekin eta ezaugarriekin bat egiten duela izenak.

Hemen Trini Bidasororen audio bat, bainu beroetan (or)oldia nola erabiltzen zuten azaltzen duena.