(BIDEOA) Klaudio Etxabe “Pikote”: Olagarrotan gauez

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko abe. 7a, 09:15

Pikote baserrikoa zen Klaudio Etxabe. Olagarrotan egiten zuten gehien, eta gauez ibiltzen ziren. Harri handietan kainaberak hartuta ibili izan dira, baina Algorri inguruan beti kakoarekin. Karburoa erabiltzen zuten gauean argi egiteko.

Olagarroek arrastoa uzten dute (hamarren oskolak, etab.) eta horren arabera jakiten da non dagoen.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Klaudio Etxabe  Udabe “Pikote” (1926-2011)

Elkarrizketatzaileak: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2007ko maiatzaren 31.

Transkripzioa: Miren Zabaleta

Klaudioren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

 

- Eta nola iten zan, edo, olaarrotan? Nola iten zenuten?
- Joxe! Joxe! Karmen!
- (Karmen) Zer?
- Olaarro-kakua ekartzeko hortikan!
- (Joxe) E?
- Kaku ekartzeko olaarro harrapatzeko… Erakutsiko […]. Holako zea, barilla batekin.
- Gabian?
- Gabian argidxakin. Gabian kanpoa iregira ertetzen zian, gabian. Danak ez ,baiña askoek. Egunez ez, egunez barruan, harripian.
- Eta orduan, gabian, behin illunduta, hamendik harraldea jeitsi…
- Bai.
- …kakuakin eta… Hauxe!
- Habekin. Hola, haitzarteko zuluan sartu, ta hauekin atea. Hamen’e, hamen’e, uain leku askotan zeakin in behar izaten die, kaiñabera luze bat, eo. Jana jarri o trapu zuridxa aurrian jarri. Harri haundidxak nola dia? Harri haundi hoidxetan, hola jartzen dek eta, zuridxa ikusten eta jana dalakuan, engaiñatu iten diye, kanpoa atea. Eta ordun, honekin zast! Sartu ta atea.
- Orduan trapuakin harrapatzen da?
- Bai. Hamen, zea, hamen, hamen danak gantxuakin. Nola haitza txikidxa dek, harri txikidxa, leuna…
- Bai, bai, bai. Eta orduan zein da olaarrotan ta iteko, jeitsi  parolakin edo… Lehen nola iten zan?
- Gabian.
- Gabian jetsi…
- Kandillakin. Karburo-harridxa, harridxakin.
- Bai. A! Karburuakin!
- Bai. Karburo-potua, holakua.
- Ura bota.
- Ura gaiñian bota, ta behian harridxa. Ta harekin. Argi earra iten dik karburuak.
- Eta horrekin argitu…
- Bai. Oan, berriz, danak butanuakin ibiltzen dittuk!
- Bai.
- Karburua gelditze huan astuna.
- Karo!
- Harri pillua nik ibiltzen, holako pote haundidxa ibiltzen nin! Pote haundidxa! Pua! Ta ur pillua ta harri pillua’re bai barruan! Ta besua hilda lagatze atzeneako! Oaiñ’e butanokin, illoba guria hor ibiltzen dek eta hark butanokin, hola, ezer ez!
- Eta erreza al da?
- E?
- Olarruak eta harrapatzia erreza al da?
- Dakidxenak bai, ez dakidxenak zailla!
- Zuretzat erreza orduan?
- Neetzako bai! Majiña batei hemen utzi nik olagarrua holaxen. “Ta non?” “Ta hamen.” “Seguru?” “Ta seguru, bai.” Ta, da!, kanpoa.
- Eta nola dakizu nun daon ta nun ez daon?
- Antza ematen, seiñalia. Askoek seiñalia lagatzen die!
- Haretan edo harritan, eo?
- Batzuek hondarra, beste batzuek harridxa igual, beste batzuek hamarren azala, ta. Hanbeste klase, ta! Ta hi jun, ta bate ez didxok antzik emango!
- Ez!
- Beste milla junda’re, igual-igual.
- Baiña, dakixanak…
- Bai, dakidxanak eakutsi in behar, ta! “Hamen ziok!” “zertzu ba?” ta, “Seiñalia” ta,, “Hori ez dezu /etzu/, ez ziok seiñalia”, ta handik ikasi geo!
- Eta orduan, hamarren azalak eta oskolak eta lagatzen ditue?
- Bai! Danak ez baiña askoek.
- Eta orduan zulora jun…
- Ta ixkutatu zuluan. Jaten duenian harridxan zuloa sartu.
- Eta kakuakin eta…
- Kaku… honekin atea. Bai.