(BIDEOA) Ana Mari Etxabe: Mari kalean txerria ukuiluan

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko aza. 23a, 07:00

"Intxaurrondonekoa" da Ana Mari Etxabe, eta Mari kalean bizi da. Kale horretan bertan ondoan zegoen etxe bat deskribatzen du bideoan.

Bi pisuko etxe arrunt bat zen, baina ukuilua zuen, eta txerri bat hazten zuten bertan. Goitik txerriari belarra botatzeko tranpa edo zulo bat zegoen. Txerria egunero ateratzen zuten paseatzera eta jendeak janari soberakinak ematen zizkion. Arrunta zen hori lehenago. Ukuilua garbi-garbi edukitzen zuten. Ramon Zubiak ere parte hartzen du bideoan.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Ana Mari Etxabe Egaña (1944) eta Ramon Zubia Azkue (1943)  

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2007ko abenduaren 12a.

Transkripzioa: Miren Zabaleta

 

- Esplikatuko diazu hori, kale-baserriak eta…
- E?
- Kale-basarrixak zian?
- ¡Qué va! Kale-basarridxak? Politta, politta, gure kalian. Numero, ze numero da hura? Bai, Maria Luisa Urbieta, ze numero entrada? Uan dao Valentin Manterola hau, ozautzen al dezu? Pintoria. Daka uan esposizidxua jarrita han. Hori zan itxe bat, itxe normal bat, normal bat, bi pixokua. Ta geo zakan okoillua, behian, okoillua. Atiak zeatzen zian, ba, baserrikuak, honela, ta geo bi pusketakua. Eta han zakan, behe-behian, okoillua, txerri bat. Ta geo, nola da, erderaz, entresuelua? Euskeraz ez dakit nola dan. Entrada sartu ta segituan, han, belarra, belarra okitzen zun txerri horrentzako. Han, ez dakit, ate bat o ez dakit. Hamen, belarra, belarra, belarra. Ta bakizu lurrian nola eoten dan irikitzeko? Eske, izena daka… Belarra botatzeko txerridxai, goitikan?
- Aska.
- Bai, goitikan.
- Bai, goiko pisuan eo, ranpa…
- Bai. Eta txerridxen gaiñea eroitzen zan belarra, jana, ez? Okoillua zan. Kale-baserridxa ez, okoillo bat, politta. Eta han txerri bat hazitzen zan.
- Kale… Zumaidxa erdi-erdixan?
- Bai, bai, bai, bai. Nere etxian onduan. Nere etxian onduan, Calle Marin.
- Eta gaiñera nahiko normala izango zan hori Zumaixan?
- ¡Por supuesto! Egunero pasiatzen zun!
- (Ramon) Bazeuden, gehio´re bazeuden, Calle San Telmon´e bai. Ta geo pasiara ateatzen zuen.
- Pasiara. Calle San Telmon’e bazan, Errettolanekuan.
- (Ramon) Errettolanekuan ta Tollanekuan.
- Eta Tollanekuan. Baiño hori zan, guria da número once, horrek ez dakit ze numero dakan, Valentiñek. Impares, impares dia.
- (Ramon) Nueve, o…
- Seis o… Seis o usten det dala. Eta beaidxek bakarrikan bizi zian. Oseake, gizona zan arrantzalia, eta andria, ba, txerri hori ta baratza ta souak eta. Eta txerri hori ekartzen zun txiki-txikidxa, oso politta. Ta klaro, hazitzen zijuan bezela, baiño egunero-egunero-egunero ateatzen zun. "Krun, krun, krun!" "Kurrin, kurrin, kurrin, kurrin, kurrin!", zimitadxoaiño. Zimitadxon buelta ematen zun…
- (Ramon) Geo jendiak itxeko sobrak ematen zidxoen.
- Ibiltzen zan… Ogidxa!
- (Ramon) Bazeon andre bat Erramona Txarri esaten genduna, ta itxetatikan ta jasotzen zun sobrak: ogi-koskorrak eta patata-azalak eta naranja… Eta Erramona Txarri esaten giñon.
- Bai, baiño harek zakan okuilluan. Baiño honek, uan uan esposizidxua daka han!
- (Ramon) Itxeko sobrak eta.
- Bai, egunero etortzen zan gurea´re. "Ba al dezue zeoze?" O patata-azalak eo igual ez, beste zeoze, ogi goorrak eo…
- (Ramon) Eta geo zeoze ekartzen al zizuen? Urdaidxa eo?
- Ez. Beti zorretan gelditzen zan, porke paatu dunakin, berridxa ekartzen zun. Oseake, bat kendu ta bestia jarri. Haundidxa iten zanian, ya, saldu iten zun. Baiño haren ordaiñez ekartzen zun bestia. Eta harekin, harek balidxo zunakin ta ez dakit ze, beti zorretan. Sekula ez zan aillatzen ezer´e. Baiña bueno, ohitura oso politta. Geo San Fermin egunian korrida bezela iten zan zezenakin.
- (Ramon) Ohitura politta, baiño uan, usai hura, orduan´e ez giñan akordatzen.
- Ez zeon hanbesteikan!
- (Ramon) Garbitu ingo zun.
- Bai, por supuesto. Beti garbi-garbidxa zeon. Bai, eske txokagarridxa hori da, oseake, gaiñea okoillo ederra, harrizkua. Eta behian, pisua zeon. Amaiako plazatikan pisua zan.
- (Ramon) Bai, baiño sarri-sarri garbitu beharko zun.
- Por supuesto, beti garbi-garbi eoten zan. Beti-beti. Haitza, dana haitza zan.