BIDEOA. Bixente Esteibar: Harraldeko arrantza onena irailetik aurrerakoa

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko aza. 16a, 09:09

Zumaiarra, Kale Berrian jaioa (gaur egungo Mari kalean). Gurasoak ere zumaiarrak zituen: aita "Ixkiñatarra" eta ama "Patxi Barranderonekoa". 12 urte besterik ez zituela hasi zen arotz-lanetan aitarekin.

Aitarekin hasi zen, baita ere, harraldean arrantzan; aurrena lapatan eta gero olagarrotan. Etxe guztietan egoten ziren olagarroak lehortzen. Irailetik aurrerakoa izaten zen olagarrotarako sasoirik onena; harraldean beste edozer harrapatzeko ere garai emankorrena horixe zen. Igandetan joaten ziren haitzetara, larunbatean lan egiten zuten eta. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Bixente Esteibar Azkue “Ixkiña”(1933)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2007ko abuztuaren 23a.

Bixenteren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.