BIDEOA. Xanti eta Angel Osa: Garia "txanketian" jotzen zen lehen, eta "matxakarekin" gero

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko urr. 19a, 10:00

Andremarira bideko Añezkoa kale baserrian jaioak, txikitatik baserriko lanetan eta bestelakoetan aritu ziren Xanti eta Angel.

Garia azaroan ereiten zen. Esaera batek hala dio: "Txikidxa banintzan, haundidxa banintzan, maiatzean burutan nintzan". Makinarik ez zen garaian, "txanketian" jotzen zuten garia. Geroago lokal bat jarri zuten herrian garia jotzeko makinarekin, "matxakarekin". Hainbesteko bat ordaindu behar izaten zen. Gero ugaritzen joan ziren makinak eta etxeetan egiten zen gari-jotzea, elkarri lagunduta. Gari-jotzea amaitutakoan, motorrarentzat erabiltzen zen urarekin garbitzen ziren.

 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Xanti Osa Arrizabalaga (1926) eta Angel Osa Arrizabalaga (1922-2013)

Elkarrizketatzailea: Maddi Gallastegi eta Ainitze Oruesagasti  

Data: 2012ko azaroaren 12a.

Xanti eta Angelen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.