(BIDEOA) Erramun Manterola: Gerra itsasoan nahiago mendian baino

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko urr. 5a, 08:49

1936 eta 1937an Euskal Itsas Armadan parte hartu zuten 11 zumaiarrek, horien artean 3 anaia zeuden: Felipe, Luis eta Erramun Manterola. Gai horren inguruko erakusketa bat antolatu zuten 2003ko irailean Alondegian, eta Erramun Manterolak xehetasun batzuk azaldu zituen.

Bideoan azaltzen duenez, berriz ere gerra izan balitz, itsasora joango zen mendira baino lehenago. Gogorra izan arren, ontzian denak berdinak direlako, denak doazelako hondora.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Erramun Manterola Galdona Porrajanekoa (1915-2009)

Data: 2003ko iraila

Erramunen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

Gaiari buruzko erreportajea eta Erramuni elkarrizketa 2003ko iraileko Baleiken.