(BIDEOA) Benito Etxabe: Artaditik Gorostiagarako bidea baserritarrek egina

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko ira. 28a, 09:44

Artadiko Gorostiagaundi baserrian jaioa da Benito, eta baserri ingurutik Zumaiara joateko bidea lehen nolakoa zen kontatzen du bideoan. 

Behealdeko baserrietakoak, marea behean zegoenean, harraldetik bueltan joaten ziren Zumaiara, edo bestela Beduatik txanelean joan behar. Beraiek Artadira igo behar izaten zuten.  Garai hartan zegoen apaizak bultzatuta, Foru Aldundiak egin zuen Zumaiatik Artadirako bidea eta beraiek, 6 baserritarren artean, handik beherakoa egin zuten. Mendi-bideak auzolanean konpontzen ziren lehen eta udalak merienda ematen zien lanean aritu zirenei. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Benito Etxabe Etxabe(1928)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2007-11-02

Benitoren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.