(BIDEOA) Irene Yeregi: Umetako jolasak: mando-mandoka, asakaponetan…

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko ira. 21a, 10:58

Ama Oikiakoa zuen Irenek, eta aita Usurbilgoa. San Pedro kalean jaio zen, eta gero Goiko plazan ere bizi izan ziren.

Bideoan batez ere azaltzen du txikitan zertan ibiltzen ziren jolasean: Estazioan alanbreak trenbidean jartzen, kalean botoiekin, txapekin eta halakoekin, etxeetako ganbaretan ezkutatzen, mando-mandoka, asakaponetan... 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Irene Yeregi Salegi (1929-2016)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2008ko urtarrilaren 30a.

Ireneren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.