(BIDEOA) Bartolo Etxabe: Oikiako eta inguruetako erromeriak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko abu. 24a, 08:55

Oikiako Lore baserrian jaio zen Bartolo, eta jaietako kontuak azaltzen ditu bideoan. Oikia herri txiki baten antzekoa izan da; San Bartolome da patroia eta lehen jaiak izaten ziren hasi sanbartolomeetatik eta sanmigelak arte. Oikiako erromeriak ezagunak ziren eta inguruetako jende asko etortzen zen.

Gaztetako denbora-pasa inguruko erromerietara joatea izaten zen: Ibañarrietara, Aizarnazabalera…. Festaleku berezia zen Aizarnazabalgo Txiriboga; bide erdian egiten zen erromeria. Meagako erromeria ere inportantea zen, baina beranduago hasitakoa.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Bartolo Etxabe Oliden(1928-2008)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2007ko ekainaren 25a

Transkripzioa: Miren Zabaleta

Bartoloren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean. 

- Eta zuen gazte denporan eta, Oikiya gaiñera nahiko… Zumaia da, baiña herri txiki bat bezalakua da, ez?
- Bai, bai, bai. 
- Oikiya beti, zuentzako oikiarrak…
- Oikiya beti, Oikiya hola barriyo popular xamarra izan dek beti, zea, bere… bastante… Beste eozein barriyok baiño zea gehio zakan. 
- Bai, ez?
- Bai.
- Iya-iya, herri… herri koxkor bat, ez?
- Herri-koxkor bat, bai. Kao, aiuntamientoik ta hoiek, gauza hoiek ez zazkan, baiña festetan-ta ta… diferentia. Hamen Oikiyan sanbartolometan itten dittuk festak, bertako patroia San Bartolome dek. Ta sanmigelak arte itten huan hor jaiero erromeia. 
- San Migel?
- Oikiyan.
- Oikiyan?
- Bai. Sanmigeletan. Geo sanmigelak ta ya ordun bukatzen huan Oikiyako festa. Bestela, jaiero-jaiero ta.
- Sanbartolometatik…
- Sanmigelak arte. Ta jendia, erromei popularra huan. Honea jendia etortze huan pues alde guztittatikan, ingurutako baserri danetatik.
- Aizarnazabal ta...
- Bai, bai, bai.
- Elkano ta Mia ta…
- Bai, bai, bai. Danetatik. 
-Ta ze izaten zan erromeia? Dantzan?
- Soiñujotzaille bat, ta ze, azkenaldea jazbana o esaten zakon hoi, hiru-lau platillo ta ti-ta-ta-ta-ta, zeoze kanbiyatzen ziyen soiñua ta… Baiña jendia etortzen huan barra-barra. 
- Eta bestela, gaztetan, zuen denpora pasatzeko modua zeiñ izaten zan jaiegunetan eta?
- Hoixe! Erromeia zeon lekura jun in ber! Bertan ez bazeon, pues, beste, beste leku batea. Ordun, festak zein lekun itten hittuan. Konpaziyo batea, Iñaberrittan zanian, Iñaberrittan herrittan festa espeziala huan, jendia juten huan…
- Bai, e?
- Lepo juten huan. Ta en kanbio, sanmigeletan zanian, Aizarnazabalen eo, San Migelen eo… Hau ta hor… Geo, festa-leku espezialak ta zeak zaben ordun, zean, Aizarbazabalen. Txiriboga o Txiua, Txiua esaten zakon... Han’e igual ingo huan dozena erdi bat jaittan zea, erromeia. 
- Erromeia?
- Han, kamiyuan.
- Kamiyuan bertan.
- Bai, bai, karreteran.
- Bidegurutzian.
- Mian’e karreteran itten huan erromeia leheno.
- Bai?
- Bai, bai, bai. 
- Miakua gaiñea inportantia izaten zan, ez?
- Bai, bai, bai. Mian sanisidruak hittun, baiña hori gero hasitakua huan, pixkat gu koskortu ezkeo. Baiña erromeia, gu txikiyak giñan arte, barruan iten huan. Barrentzo soiñujotzailliak jotzen zin soiñua, soiñu zahar batekin, pon-pon-pon-pon, hantxe ibili dantzan ta.