(BIDEOA) Akelino Osa: Arrainaren salmenta

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko uzt. 6a, 09:10

San Jose kalean jaioa, aita arrantzalea zuen Akelinok eta gazte-gazterik hasi zen hari laguntzen. Bideoan azaltzen du ontzi bakoitzak bere arraina saltzen zuela.

1960ko hamarkadan txibi “begiaundia” hartzen zuten asko. Jatetxe eta hoteletara eramaten zuten gehienbat: Aginagaldera, Amaia hotelera, Hostal Zumaiara, Urangara… Kofradian ez zuten saltzen, hori itsasontzi handiek egiten zuten. Elkarrizketan Jexux Gorostola laguna ere agertzen da.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Akelino Osa Elosua (1930-2015)
Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri
Data: 2008ko otsailaren 6a.
Akelinoren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.