(BIDEOA) Xabier Irureta: Zumaian itsasontzientzako motor asko

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko eka. 15a, 08:16

Zumaian jaioa da Xabier. Mesedetakoetan (mertzedarioetan) ibili zen ikasten, eta gero Beal lantegian aritu zen lanean, soldaduskara joan arte. Itsasontzientzat diesel motorrak egiten zituzten. 1950 inguruan Asturiastik eta Kantabriatik ere etortzen ziren Zumaiara motor horien bila.

Motorrak nolakoak ziren azaltzen du bideoan.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Xabier Irureta Sasiain (1936)
Elkarrizketatzailea: Aitziber Otegi  
Data: 2009ko ekainaren 13a.
Xabierren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.