(BIDEOA) Juan Egaña: Belaontziak Andaluziara gatza ekartzera

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko eka. 8a, 08:20

San Telmo kalean jaio zen “Jontxu” Egaña eta hantxe bizi izan da beti. Gazterik hasi zen arotz-lanetan aitarekin ontziolan. Bideon kontatzen du garai batean belaontziak Andaluziara joaten zirela gatz bila.

Handik etortzeko, haizearen laguntza behar izaten zuten, Portugalgo itsasertza igaro behar zelako. Portura sartzeko zain egon behar izaten zuten batzuetan, eta esaera bat bada horri lotuta: "Ura balego, ardoa edango; urik ez dagoelako ura edan behar".

ZUMAIAKO AHOTSAK: Juan Egaña Etxabe “Jontxu” (1932)
Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri
Data: 2007ko azaroaren 2a.
Juanen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.