(BIDEOA) Faustino Urbieta: Getariako arrain-saltzaileak Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko mai. 25a, 08:36

1924an jaio zen Faustino; aita zumaiarra zuen eta ama zarauztarra. Getariako arrain-saltzaileak ibili ohi ziren Zumaiako kaleetan arraina saltzen. Buru gainean bigungarri baten gainean zinkezko ontziak jarrita joaten ziren.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Faustino Urbieta Zinkunegi (1924-2013)
Elkarrizketatzailea: Aitziber Otegi (Gillermo Urbieta laguntzaile)
Data: 2009ko ekainaren 11.
Faustinoren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.