baleike.eus

(BIDEOA) Bartolo Etxabe: "Hiraulika" fabrika, inguruetan ezagututako zaharrena

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018-05-16 12:00   Euskara

Oikiako Lore baserrian jaio zen Bartolo. Inguruetan fabrika bakarra ezagutu zuen umetan, "Hiraulika" (kare hidraulikoa) egitekoa, Txabola izeneko parajean. Zementuaren antzeko gaia zen. Fabrika militarizatuta ere egon zela kontatzen du, soldadu joan beharrekoak aritzen zirela han.

Aizarnako meazuloetan ateratzen zen fabrikan materia egiteko behar zen harria. "Hiraulika" barkuetan kanpora esportatzen zen Zumaiatik, moilak egiteko erabiltzen zen. Zumaian fabrikak jarritako lekuetan ura edo ihiak zeuden garai batean.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Bartolo Etxabe Oliden(1928-2008)
Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri
Data: 2007ko ekainaren 25a
Bartoloren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa