(BIDEOA) Manuel Ugarte: Fabrikako lana eta baserrikoa batera

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko api. 27a, 09:09

Epeola baserriko Manuelek bideoan azaltzen duenez,  lantegian egunean 10 bat ordu lan egiten zuten eta, etxera etorritakoan, han ere lanak egin behar. Larunbat goizetan ere lan egiten zuten hasieran, eta hori kendu zenean lasaitua hartu zuten.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Manuel Ugarte Lopetegi  (1945)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2007ko ekainaren 1a

Transkripzioa: Miren Zabaleta

- Ta geo bakik, esan detena. Leheno, hi, tallarrian ite hittun ta, gu udaan ta ordu asko in behar izaten giñun ordun, tallarrian orduan. Hamar ordu t’erdi ite hittun lana, hamar ordu, hamar t’erdi, hamabi’re majiña bat aldiz iñak gaittuk!
- Bai, ez?
- Bai. Eta berriz itxea etorri ta berriz itxian’e jardun in ber! Hua izaten huan!
- Klaro!
- Han zuluan pasatzen huan euna ta berriz’e hamen etorri ta…
- Ganaua ta…
- Ganaua berriz ta, zeatzeko astiik ez, bizitzeko’re astiik ez! Sapatuan’e lana izaten huan hasieran, hasi giñanen. Geo ya kendu huan. Sapatuan jai itten hasi huan geo.
- Sapatu goizian baiña, ez?
- Bai.
- O goiz ta arratsalde?
- Ez, goizian, goizian. Ta geo ya sapatua zea huan, kendu huan ta. Geo pixkat lasaixio, hi, asteburua pixkat trankillaua, hi. Basarriyan’e beti izaten huan e, hamen ez huan jairik izaten.
- Ez!
- Ez. Lana izaten huan, han ez bazan...
- Fabrikan lana iten duna ta gero kalian, ba, ondo, baiña…
- Bai, bai.

Manuelen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.