(BIDEOA) Jexux Gorostola: San Telmo kalean, denetik egin behar bizimodua ateratzeko

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko api. 6a, 08:33

San Telmo kalean jaioa da Jexux Gorostola, eta garai batean nolakoa zena azaltzen du bideoan, Akelino Osa (1930-2015) lagunarekin batera. Etxe azpietan abereak izaten ziren, txerriak, oiloak eta abar. Bizimodua ateratzeko lehen etxean baratzea izaten zuten eta gero itsasoan ere lan egin behar izaten zen, eta baita lantegian ere. Handik eta hemendik ateratzen zen bizitzeko lain.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Jexux Gorostola Iribar “Torerua”(1929)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2008ko otsailaren 6a.

Transkripzioa: Miren Zabaleta

Jexuxen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

- Orduan, oin, Jesus, zu nun jaiotakua zea, ba?
- (Jexux) Ni Zumaian, calle San Telmon.
- San Telmo kalian?
- (Jexux) Bai.
- Eta familiya bertakua? Aita, o?
- (Jexux) Bai, aitta zumaiarra ta ama getaiarra.
- Eta aitta San Telmo kalekua’re bai?
- (Jexux) Bai, bai.
- Eta nolakua zan San Telmo kalia? Nola gogoratzen dezu? Asko aldatu al da?
- (Jexux) San Telmo kalia, bai, asko aldau da, beno! Asko, asko. Leheno dana itxe… zeak, txarrixak eta hazten zianak, dana txarrixa-ta, itxietan oilluak eta dana. Gure itxian, aldamenian, ertz hartan oilluak-eta, txarrixak-eta…
- Bertan, etxian, ezkatzian?
- (Jexux) Behian, behian. Bai.
- Eta hori etxe guztietan?
- (Jexux) Danetan ez, baiña asko. Hamen, Calle Marin-ta askotan. Calle San Telmo’re…Ixa arrantzale zeoze-zeoze zekela danak.
- (Akelino) Bizimoua orduan hala huan. Eiten zan itxeako konparaziyo batea patata, baba dala, ta dana iten zan. Taillarrian batzuek iten zuen lana ta beste batzuk, berriz, barkuak deskargatzen-ta igual. Ta negoako jartzen zan artua ta babaa ta patata ta hoiek izaten zian.
- Orduan danetik pixkat egiten zan, ez?
- (Jexux) Bai, danetik, bai, gehixena.
- Baratzeko kontua, itsasokua ta… Itsasua, baratza ta, taillarra ta…