(BIDEOA) Jose Manuel Agirre “Endañeta”: “Egunean bi txuleta jaten nituen”

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko mar. 16a, 10:27

Itziarko Endañeta baserrian jaio eta bertan bizi izan zen ezkondu arte. Gipuzkoako harri-jasotzailerik onenetarikoa izan zen bere garaian. Entrenamenduei buruzko azalpenak ematen ditu bideoan: astean bitan entrenatzen zen harriarekin, eta gainerakoan, sokasaltoan eta mendian ibili ohi zen.

Elikadurari dagokionez, egunean bi txuleta jaten zituen, eta arrautza asko jateak kalte egiten zion. Orduan apustuetarako entrenamenduak ezkutuan egiten ziren. Hasieran, Orioko Atxegarengana joaten zen entrenatzera; gero, baserrian egiten hasi zen, anaien laguntzarekin.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Jose Manuel Agirre “Endañeta”(1943)

Elkarrizketatzailea: Maddi Gallastegi

Data: 2012ko abenduaren 6a.

Jose Manuelen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.