(BIDEOA) Brigida Ibarbia: Lixiba egiteko surtako hautsa

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko mar. 2a, 09:12

Oikiako Pikaondo baserrian jaioa da Brigida, eta arropa zuriak hasieran nola garbitzen zituzten azaltzen du bideoan. Egurrarekin egindako surtako hautsa jaso egiten zuten. Arropa (lihozkoa asko) zinka baten jartzen zen ur epeletan eta pasadera batekin sutako hautsa botatzen zitzaion gainera. Beratzen uzten zen eta surtako hautsak zikina ateratzen zien arropei. Gerora, xaboi pastillak erabiltzen hasi ziren.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Brigida Ibarbia Ugarte (1935) Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri Data: 2007ko maiatzaren 29a. Brigidaren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.