(BIDEOA) Akelino Elosua: Basadizarretako sailetan antxoa ongarritzat

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko ots. 23a, 08:35

San Jose kalean jaio zen Akelino, "Porteneko" etxean. Etxearen gaineko aldean baratze txiki bat zuten eta Basusta inguruan zituzten sail gehiago, Basadizarretan. Baba, patata, erremolatxa, arbia... egiten zuten. Garia ere ereiten zen hasieran, baina ez zen errentagarria . Lur ona zegoen erriberan, hezetasun handia zegoelako.

Lubakiak urez goraino estalita ezagutu ditu, ibaiak gainez eginda;  dena urpean geratzen zen eta gero denbora behar izaten zen husten, tronpak (uhateak konportak) ireki eta itxita. Saltzen ez zen antxoa ongarritzat soroan botatzeko erosten zuten. Jatekoarekin ez zuten arazorik izaten, baratzean etxerako lain hartzen zuten eta; arazoa olioarekin, azukrearekin eta arroparekin izaten zuten.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Akelino Elosua Zubimendi “Porte”(1913-2012)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2008ko apirilaren 23a.

Akelinoren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.