[BIDEOA] Xanti eta Angel Osa: Etxean egindako sagardo kopurua "txaperoari" aitortu behar

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko ots. 16a, 08:45

Arritokieta ermitara bideko Añezkoa kale baserrian jaioak, txikitatik baserriko lanetan eta bestelakoetan aritu ziren Xanti eta Angel. Etxean zenbat gari edo baba hartzen zen apuntatu egin behar izaten zen eta udaletxeari adierazi. 

Etxean zenbat sagardo egiten zen ere aitortu egin behar izaten zen, eta "txaperoa" ibiltzen zen etxez etxe zaintzen, gainera. Auzoko batek sagardo kupela ezkutatua zuen, baina bilobak egia aitortu zion "txaperoari".

ZUMAIAKO AHOTSAK: Xanti Osa Arrizabalaga (1926) eta Angel Osa Arrizabalaga (1922-2013) Elkarrizketatzailea: Maddi Gallastegi eta Ainitze Oruesagasti Data: 2012ko azaroaren 12a. Xanti eta Angelen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.