Euskaraldia ekimenaren berri emateko bilera egingo du Euskararen Aholku Batzordeak bihar

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko urt. 23a, 12:20

Euskaraldia zer den aurkezteko bilera ireki bat antolatu da bihar, 18:00etan, Alondegian. 

2018. urtea berezia izango da euskararen erabilera areagotzeko. Euskal Herriko hainbat erakunde eta elkarteek (Jaurlaritza, Aldundiak, Topagunea, Kontseilua…) Euskal Herri osorako  ekimen berritzaile bat antolatuko dute elkarlanean. “Euskaraldia: 11 egun euskaraz” da horren izena eta herriz herri gauzatuko da. Bide horretan, Zumaian ere arrakastaz egitea eta herritarrak protagonista izatea nahi da. 

Horregatik, Euskararen Aholku Batzordeak bihar egingo duen bileran ekimen berezi hori zer den aurkeztuko du.