(BIDEOA) Bartolo Etxabe: Gaztetan hasi zen "taxista" lanean, gidabaimenik gabe

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko abe. 15a, 12:57

Oikiako Lore baserrian jaio zen Bartolo. Gazte-gaztea zela ekarri zuen Donostiatik Citroen zahar bat (Oikiako lehenbiziko autoa), eta harrezkero gidari lanetan aritu zen. Furgonetak eta autobusak izan zituen gero. 

Aita ganadua ferietara eramaten ibiltzen zen kamioiarekin, eta harekin batera hasi zen kotxean jendea eramaten. Soldadu joan aurretik ere ibiltzen zen, nahiz eta gidatzeko baimenik ez izan. Orduan errepideak zaintzen zituztenak motoetan ibiltzen ziren. Haiei eskupekoa emanez gero, ez zuten isunik jartzen. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Bartolo Etxabe Oliden(1928-2008)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2007ko ekainaren 25a

Bartoloren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.