(BIDEOA): Klaudio Etxabe 'Pikote': Lehen inguruak gari-soroz beteta

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko aza. 24a, 12:18

Pikote baserrikoa zen Klaudio Etxabe, Elorriaga aldean bizi izan zen beti. Harraldean olagarrotan ibiltzeagatik zen ezaguna, baina baserrian ere makina bat lan egindakoa da.  Bideoan kontatzen du gaur egun inguruan dena zelaia dagoela, baina lehen gariz beteta zeudela soroak. Auzolanean lan egiten zen sarri. Artoa eta babarruna ere asko egiten ziren, eta lehengo aldean ganadu asko dago inguruko baserrietan orain. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Klaudio Etxabe  Udabe “Pikote” (1926-2011)

Elkarrizketatzaileak: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2007ko maiatzaren 31.

Transkripzioa: Miren Zabaleta

Klaudioren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

Transkripzioa

- Izena, auzo honen izena zein da?
- Horrena?
- Auzua, bai. Zuen inguru guzti hau.
- Baserri hoidxek ditxuk Andika izena didxe bidxak. Goiko hura Santa Klara. Bai. Ta beste hura Saskarate.
- Saskarate.
- Hor beste… hamendik ez ditxuk ikusten, beste bi alkar onduan zabek. Agerre hoidxek.
- Agerre?
- Bai.
- Eta inguru guzti honetan beti horrela zelaiak eta belarra izan da edo lehen gariya ta…
- Garidxa ta leheno asko!
- Lehen dana garixa?
- Bai. Oain dana… dana zelaidxa oain!
- Eta noiz aldatu zan?
- Ba urte batzuk bai aldau zala.
- Eta lehen garixa.
- Garidxa, bai.
- Eta hamen garixa ondo hasten da, hamen itsasonduan?
- Bai.
- Bai, e?
- Guk’e gari pillua iten giñin urtian urtian. Gurian ta danian! Hamen itxe danetan, auzo danetan.
- Dana garixa.
- Garidxa bai.
- Eta gero, garidxa ta ebagi eta, ebakitzeko ta, jasotzeko ta, auzolanian.
- Bai. Auzotan. Auzuak alkarri lagunduta. Hik gaur han ta, gu bidxar honea ta horrea ta, bai. Ta artua ta’re bai.
- Artua’re bai?
- Artua ta, baba, babarruna o, asko iten huan hemen leheno. Bai.
- Uda partian garixa eta…
- Bai.
- …ta gero artua.
- Artua.
- Eta ardixak eta ganaua ta, hori ere izaten zan?
- Bai. Oain lehengo aldian ganau asko ziok hamen.
- Oain gehio.
- Asko, asko, gehio, asko ugaldu dek. Zelaidxak horreatik zebek uain, souak zelai inda. Jatekua asko bihar, ta…
- Eta lehen, hamengo zelai guztixak eta, dana soluak.
- Danak ez, baiña asko bai.
- Garixa, ta…
- Bai.
- Garixak lan asko izango du, ez?
- Bai. Baserriko lan danak asko.
- Bai. Oain lehen baiño erredxo iten dek makinakin ta adelantua. Baiña lehengo aldian jende gutxi uain baserridxetan’e lanian.
- Bai. Hori aldatuko zan, ez?
- Bai. Baserrin gutxi pagatzen die ta!
- Bai.
- Oain, oain hogei urte baiño merkio ziok haragidxa’re, guri paatzen zigue, baserritarrai. Tablan atea zak kontua zenbat, zenbat garestidxo eongo dan, pentsua ta dana.