(BIDEOA) Manuel Ugarte: Hegaztiak asko gutxitu dira inguruetan

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko urr. 20a, 09:07

Epeola baserriko Manuelek bideoan azaltzen duenez, ezagun batek ur-oiloak harrapatzen zituen. Txakur ona zuen, bera ere ehiztari ona eta asko botatzen zituen. 

Ehiza asko zegoen lehen (zozoak, istingorrak...), baina asko galdu da. Ahate basatiak ere ugari izaten ziren. Neguan elurra eta izotza egiten zuenean ehiza ugari izaten zen. Gari-ondoetan zizareak ibiltzen ziren eta hara hurbiltzen ziren hegaberak. Lehen ilunpetan hegazti piloa hurbiltzen ziren, baina gaur egun argiekin denak uxatu dira. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Manuel Ugarte Lopetegi  (1945)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2007ko ekainaren 1a

Manuelen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.