(BIDEOA) Joseba Beobide: Etxeak 'Kresala' izena, Txomin Agirreren liburuagatik

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko urr. 6a, 08:50

Julio Beobide eskultorea zuen aita  Josebak. Lekarozko kolegioan batxilerra ikasi zuen eta Donostiako seminariora joan zen ondoren; 1962an apaiztu eta  Pasai Donibaneko elizaren ardura hartu zuen. 1966an Ternuara joan zen, eta guztira 22 urtez aritu zen euskal arrantzaleen interprete lanak egiten. Bideoan kontatzen du aitaren lantegiak ‘Kresala’ izena duela, eta seguruena liburuagatik izango dela, Txomin Agirre urte askoan Zumaian bizi izan zelako eta harreman handia zuelako Beobidetarrekin. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Joseba Beobide Arburua (1935)

Elkarrizketatzaileak: Nerea Goiria eta Andere Gonzalez  

Data: 2012ko apirilaren 24a.

Josebaren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.