(BIDEOA) Benito Etxabe: San Migelen parrokia eta baserri bakoitzak bere hilobia

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko ira. 29a, 08:54

Gorostiagaundi baserrian jaio zen Benito, eta ondo ezagutzen ditu San Migel elizako kontuak, urte askoan organo-jotzaile ibili zelako. Artadikoa parrokia da eta hiletak ere bertan egiten dira, auzoan kanposantua ere badute eta. Lehenago, aulkiak zeuden garaian, baserri bakoitzak bere lekua izaten zuen elizan. Urte barruan hildakoren bat izanez gero familian sepultura gainean argizaiola eta trapua jartzen ziren. Hilobien inguruko azalpenak ere ematen ditu bideoan. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Benito Etxabe Etxabe(1928)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2007-11-02

Transkripzioa: Miren Zabaleta

Benitoren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.