(BIDEOA) Maria Jesus Manterola: Etxea alokatu eta ganbarara lotara

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko ira. 22a, 10:10

Zumaiako Harategi kalean jaio zen Maria Jesus "Bixi", eta gurasoak zumaiarrak zituen biak. Udan, diru pixka bat lortzeko, etxea alokatzen zieten oporretara zetozenei eta beraiek ganbarara joaten ziren lotara. Baina gutxi ordaintzen zieten. Orduan ez zuten dutxarik etxean eta harraskan bainatzen ziren. Ezkondu ondoren, ez zuen etxea alokatu beharrik izan, gizonak lan egiten zuelako. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Maria Jesus Manterola Amas (1927-2012)

Elkarrizketatzailea: Haizea Odria

Data: 2011ko uztailaren 18a.

Maria Jesusen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.