(BIDEOA) Jose Manuel Agirre ‘Endañeta’: Garai bateko eta oraingo bertsolariez

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko ira. 15a, 08:59

Itziarko Endañeta baserrian jaio eta bertan bizi izan zen ezkondu arte. 12 senide ziren eta, baserriko lanak utzi gabe, igeltsero ere aritu zen urte askoan. Gipuzkoako harri-jasotzailerik onenetarikoa izan zen bere garaian. Orduko bertsolariak aipatzen ditu bideoan; plaza askotan egiten zuen topo haiekin, eta aparteko giroa jartzen zuten. Gaur egungo bertsolariekin eta giroarekin alderatzen ditu. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Jose Manuel Agirre “Endañeta”(1943)

Elkarrizketatzailea: Maddi Gallastegi

Data: 2012ko abenduaren 6a.

Jose Manuelen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.