(BIDEOA) Akelino Osa: Hondoko arrantzan eta orekan

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko ira. 1a, 12:22

San Jose kalean jaioa, aita arrantzalea zuen Akelinok eta gazte-gazterik hasi zen hari laguntzen. Igeltseroa izan da lanbidez, baina bizi guztia arrantzan ibili izan da motor txikiarekin. Bideoan azaltzen du arrain batzuk hondoan hartzen zirela eta beste batzuk orekan; oreka zer den azaltzen du. Getaria aldera joaten ziren, bela jarrita; terralarekin joan eta iparrarekin etorri. Elkarrizketan Jesus Gorostola laguna ere agertzen da.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Akelino Osa Elosua (1930-2015)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2008ko otsailaren 6a.

Akelinoren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.