(BIDEOA) Xabier Iruretaren margotzeko zaletasuna

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko uzt. 6a, 12:08

Zumaian jaioa, mesedetakoetan (mertzedarioetan) ibili zen ikasten lehenbizi eta Zarauzko Antonianoetan ondoren. Matematika, geometria eta beste zenbait ikasgai ematen zituzten. 13 urte zituela hasi zen lanean Zumaiako Beal lantegian, motorrak egiten. 

Xabierrek margotzen ikastea nahiago zuen, baina lan mundurako prestatu behar izan zuen. Erretiroa hartu eta gero izan du aukera margotzeko zaletasunari bidea emateko.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Xabier Irureta Sasiain (1936)

Elkarrizketatzailea: Aitziber Otegi  

Data: 2009ko ekainaren 13a.

Xabierren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.