(BIDEOA) Akelino Osa: Aita itsasoan eta zamalanetan

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko eka. 8a, 11:40

San Jose kalean jaioa, aita arrantzalea zuen Akelinok eta gazte-gazterik hasi zen hari laguntzen. Igeltseroa izan da lanbidez, baina bizi guztia arrantzan ibili izan da motor txikiarekin. 

Aita zertan aritzen zen azaltzen du bideoan: itsasoan, soroan, moilan zamalanetan... Elkarrizketan Jesus Gorostola laguna ere agertzen da.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Akelino Osa Elosua (1930-2015)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2008ko otsailaren 6a.

Akelinoren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.