[BIDEOA] Maria Jesus Manterola: Irratia entzuten zutelako, etxea miatzera

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko mai. 18a, 12:36

Zumaiako Harategi kalean jaio zen Maria Jesus "Bixi", eta gurasoak zumaiarrak zituen biak. Osabak munduari bira eman zion itsaontzi batean, eta kanpotik gauza asko ekarri zituen, tartean irrati bat ere bai. `Radio Pirenaica´ ere entzuten zuten, alderdi komunistaren irratia. Norbaitek salatu egiten zituen, itxura denez, eta franskismo garaian askotan joan zitzaizkien etxea miatzera. Ganbaran gordeta edukitzen zuten irratia, ezkutuan.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Maria Jesus Manterola Amas (1927-2012)
Elkarrizketatzailea: Haizea Odria
Data: 2011ko uztailaren 18a.

Maria Jesusen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.