(BIDEOA) Arritokieta Manterola: Ama Birjinaren koroazioa eta zilarrezko ezteiak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko mai. 4a, 10:08

Mari kalean jaio zen Arritokieta 1924an; ama Silvestranekoa zuen eta aita Porrajanekoa, biak zumaiarrak. Bideoan Andre Mariaren inguruko kontu batzuk azaltzen ditu. 1930ean Arritokietako Ama Birjina koroatu zutenean kale guztiak lorez apaindu zituzten, baita zilarrezko ezteiak ospatu zituztenean ere. 

Arrantzaleen soka lodiekin girnaldak egin zituzten, eta jai handia izan zen. Koroazio egunean bi obispo eta apaiz ugari etorri ziren. 1930eko maiatzaren 4an koroatu zuten Arritokietako Andre Maria, eta bideoan jaso ere bai.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Arritokieta Manterola Gomez (1924)

Elkarrizketatzaileak: Asier Sarasua Aranberri eta Xabier Azkue Ibarbia

Data: 2008ko irailaren 29a.

Transkripzioa: Miren Zabaleta

Arritokietaren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

 

- Oain ez da hainbesteko zea izaten. Andre Mariko eguna ta iraillan zortziyan izaten da, ezta?
- Bai.
- Baiña leheno festa gehio izaten zan.
- Askoz ere, bai.
- Nola izaten zan leheno? Ze ospakizun edo? Egun horretan ze izaten zan?
- Bueno, egun horretan nobena Andremaidxan ta geo meza. Oain bezela meza-ta bai. Baiña bere zeak eta izatia… Konparazidxo batea, ze esango dizut, ba, bodas de oro, bodas de plata in giñuzenian lelengo hamaika… Karriatu gendun Foronda, zea, batzuek, mutillak Forondan ebakitzen arbustua, ta gu karruakin karriatzen, ta geo girnaldakin-ta kale danak zeatu giñuzen. Osea ke, Zubitxikiko... obispua zetorrela, ta obispotikan dan-dan-danak segi, girnaldak iten. Ez dakit zeiñek ematen zigun dirua soka erosteko! Sokak ta itxe danetan mariñelen… loridxa. Baiña geo zea, bitzeko, ez dakit nundikan inguratzen gendun. Inguratzen gendun behiñik behin eta…
- Eta hori noiz izango da?
- Bodas de plata ama birjiña bajatu ta orduan […] iten zan, Parrokira ekartzen zan Ama Birjiñ. Ta Parrokidxan iten zian pestak.
- Ta zerren bodas de plata zan, ordia?
- De la coronación.
- Koronaziyua?
- Bai.
- Ta hori noiz, noiz izan zan?
- Koronazidxua el año treinta izan zan, hamentxen, plazan.
- Zu ez zea gogoratuko?
- A! Nolako soiñekua nekan´e bai! Rosa, estreiñatu non, soiñeko ederra in zien nei.
- Bost-sei urte izango zenitun…
- Bai, baiña…
- Akordatzen zea!
- Bai, akordatzen naiz, ba, nolako soiñekua… Más… Ni baiño´re aberatso ez zeon iñorre orduan!
- Pozik.
- Pozikan. Ta geo hamen jarri zuen, tribuna jarri zuen gaiñea, hamen, lehengo plaza hartan.
- Bai.
- Ta jendia, komentuko horretatik eskaillera ta dan-dan-dana… Orduan festa haundidxa zan, ta! Koronazidxua. Ta geo berriz´e atzea repetitu zan zean, bodas de plata. Ta geo orokoa´re tokatu… Nei danak tokatu zazkit! Koronazidxua. Koronazidxuan lanik ez nun in, umia nitxan ta. Baiña bodas de plata, de oro… Eta geo diamanten ezer ez, meza bat bakarra bakarrik in zuen. Hau den pena! Halako, hainbeste lan in giñenan bodas de oroako ta…
- Eta, koronaziyuan eguna gogoratzen dezu?
- Ederra! Bai, ya lo creo!
- Obispua o etorriko zan, o…
- Bi´re!
- Bi, e?
- Bai. Don Mateo Mujika ta Pildain. Eta geo, zenbat apaiza etorri zian! Jesus! Asko! Erretratuak badazkat gordeta.
- Eta zer in zan? Ama Birjiña jeitsi?
- Ama Birjiña jatsi. Ta geo beste bat, beste festa bat ere izan zan, maiatzan hogeita hiruan izan zan, de zea, Gipuzkoa guztiko, Ascensión de… Hijas de Marían o, ez dakit zer zan. Hotela Amaia? Hotel Amaian orduan banderan danak… Hotel Amaia zea haundidxa zan ta han jarri zituen. Ta Ama Birjiña eon zan behian. Hara ekarri zan berriz.
- Hori gero?
- Hori gero, gero, bai.
- Eta bodas de plata hori?
- O! Bodas de plata…
- Hor kaliak eta apaindu zian?
- Danak! Danak apaindu giñuzen, berriz ere, segi girnaldak iten!
- Eta jeitsi in zan?
- Jetsi, jetsi.
- Prozesiyuan, o?
- Prozesidxuan. Ta bajatu behar izaten zuen aiuntamentoko… aiuntamentua zeatzen zuenak: Natalio ta Remigio ta… orduan zein zian? Bueno, aiuntamientua, korporazidxua zeatzen zuna, haidxek bajatu bihar zuen Ama Birjiña. Haidxek zian zeak, obligazidxua zekenak.