(BIDEOA) Joxe Migel Irigoien: San Telmoko zaintzailearen lanak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko api. 27a, 08:51

Arotz izandakoa da Joxe Migel, eta azken urteotan San Telmo ermita zaintzen aritu da. Zaintzailearen lanak zerrendatzen ditu bideoan: garbitu, txukundu, apaizari lagundu, arropak garbitu... Ana Mari Etxabek ere ematen ditu azalpen batzuk. 

Lanik gehiena San Telmo egunean izaten da. San Pankrazio egunean ere meza izaten zen (maiatzaren 12), eta Santa Rita egunean ere bai (maiatzaren 23an), santu horien irudiak ere ermitan daudelako, baina azken urteotan ez da egiten.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Joxe Migel Irigoien Etxabe (1952)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2007ko abenduaren 12a.

Transkripzioa: Miren Zabaleta

 

- Eta zaintzaillian, San Telmoko zaintzaillian lana zein izaten da? Zuen lana San Telmon eta…
- Han ze lana izaten dan? Pues, aldaria garbitzia ta txukun eukitzia. Han iten deu urtian behin linpieza jenerala: eleiza garbitu, fregatu, retablo dana garbitu, pixkat argizaidxa eman eta mantelak plantxatu. Ta gero bere egunian, pues, jantzi eleiza, jantzi eleiza. Eta, pues, geo, pues, apaizak jun... hamabi o hamahiru o hamabost apaiz juten dia, eta meza nausidxa iten due, ur bedeinkatu geo kanpuan ta geo ondoren berriz´e parrokira.
- Parrokira behera.
- Behera. Bai, prozezidxoko parrokira juten dia.
- A!
- Bai. Eta geo izaten da, San Telmo bigarrenian izaten da meza berriz´e. Hau izaten da, nola esaten da, "animien meza" esaten da. Arrantzalientzako meza izaten da.
- Hildako arrantzalian…
- Bai. Eta geo ya itxita eoten da, ba.
- (Ana Mari) Leheno izaten zan…
- Egun hortan bakarrik eoten da irikita, San Telmo egunian.
- San Telmo egunian eta […]?
- (Ana Mari) Leheno Santa Rita…
- A! Geo izaten zan San Pankrazio meza.
- Hori noiz da?
- Doce de mayo izaten da, ba. Eta jende asko juten zan, asko, jende asko.
- (Ana Mari) Eta Santa Rita.
- Eta geo handikan aste betea izaten da Santa Rita eguna, veintitrés de mayon hori´re. Han gutxidxo juten zian, baiño jende asko juten zan bestela´re.

- Eta zergatik ospatzen zian Zumaiko San Pankrazio ta Santa Rita ta…
- (Ana Mari) Santuak dauelako bertan!
- Fede asko asko zaken jendiak. Jendiak fede asko.
- (Ana Mari) Fedia jendiak! Aintziñatikan dator hori!
- Fede asko.
- (Ana Mari) Santuak daude eleizan…
- (Joxe Migel) Han zaben. Bi dabe.
- (Ana Mari) … Santa Rita ta zea hoidxek eta orduan nola santuak han dabezen…
- Karo!
- (Ramon) Salbadorak ekarri zitun.
- Bai.
- (Ana Mari) Bai eta ba, meza ateatzen zan. Baiña geo badakizu.
- Urtero ta geo hola in zuen parrokidxak eta…