(BIDEOA) Juan Egaña: Zumaia beti ontzigintzari lotuta

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko mar. 31a, 08:38

San Telmo kalean jaio zen eta hantxe bizi izan da beti “Jontxu” Egaña. Gazterik hasi zen arotz-lanetan aitarekin ontziolan, eta oso-osorik egiten zituzten itsasontziak. Zumaian egurrezko ontziak egiteko hiru ontziola zeuden eta txapazkoak egiteko bat (Balenciaga). 

Itsasontzi ugari egiten ziren Zumaian, betidanik egon izan da lan horrekin lotuta. Motorrak ere bertan egiten ziren (Unanue eta Yeregi), eta garai batean motorren eskaera handia zegoen. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Juan Egaña Etxabe “Jontxu” (1932)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2007ko azaroaren 2a.

Transkripzioa: Miren Zabaleta

Juanen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean

- Ba lana pranko in deu! Lana ta lana ta lana! Barku berridxak iten.
- Eta kuriosua da, gaiñea, beste herri guztietan, arrantzaliak izan, baiña Zumaian arrantza gutxio, baiña barkuak konpontzen ta astilleruak eta onenak Zumaian.
- Zumaidxan zeben Beduan astillerua, hamen Balentziagako onduan Zacarias deitzen zitzakona, bigarren astillerua ta gu, hiru astillero egurrezkuak. Eta txapezkuak Balentziaga, lau astillero. Hiru egurrekuak eta bat txapezkuak. Hamen barkua kantidadian iten zan. Baiño kantidadia. Beduan in dia barkuak! Jesus! Ta…
- Eta, zergaitik dauka istoriya hori Zumaiak? Hau da, hainbeste astillero ta…
- Halakotxia zan Zumaia.
- Beti izan da?
- Zumaia beti izan da…
- Aitta ta aittitan partetikan, ta…
- Geo Beduan ta´re izan behar zuen astilleruak leheno. Gu baiño, gu jaidxo baiño askoz leheno. Zumaia beti izan da barko asuntuetakua, ta motorrak´e iten zian, Unanue, Karmelo Unanue, hamen bertan, uaiñ´e etxiak iten ai dia. Bestia Yeregi, famosua zan Yeregi´re. Ta motorrak famosuak zian Zumaiko… Cuarenta y nueven Euxebio Mundo zan buru iten zuna, Euxebio Mundo deitzen zitzakon. Euxebio Yeregi zan, baiño Mundo, Euxebio Mundo. Kañoia jarri beharko zala jendia bialtzeko, atea etortzen zan jendia, cuarenta y nueven. Jende… motorren atzetik, motorren… motorren billa ta… abasto eman eziñ! Kañoia jarri beharko zala atian jendia bialtzeko. Euxebio Mundok.
- Bai, bai.
- Bildurgarridxa, bildurgarridxa zan. Ta Zumaia izan da itsasokua, baiña haundidxetakua, haunditakua. Jendia dedikatzen zan dana-dana motorra, dana barkua, dana barkua.
- Dana, ezta? Bai astillerua, motorra ta…
- Pentsa zazu, hiru astillero egurrezko ta txapezkuak lau, lau astillero. Ta motorrenak famosuak, Yeregi´re famosua ta Unanue´re bai, Karmelo Unanue. Bidxak zian motor famosuak.