(BIDEOA) Joseba Beobide: Francorentzat kristo bat egin zuen aitak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko mar. 17a, 09:46

Julio Beobide zuen aita, eskultorea; senideetan hirugarrena da. Josebak Lekarozko (Nafarroa) kolegioan batxilerra ikasi eta Donostiako seminariora joan zen; 1962. urtean, apaiztu eta  Pasai Donibaneko elizaren ardura hartu zuen. 1966an Ternuara joateko eskaintza egin zioten, euskal arrantzaleen interprete lanak egiteko, eta guztira 22 urtez egon zen han. 

Bideoan kontatzen du aitak egindako kristo eder bat dagoela Zuloagaren kaperan, gero Zuloagak berak polikromatua. Franco etorri zen batean kristo hori ikusi zuen eta horrelako beste bat eskatu zuen. Aitak kristo hura egin eta Madrilera eraman zuen, baina Francori eskua eman nahi ez,  eta azkar alde egin zuen. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Joseba Beobide Arburua (1935)

Elkarrizketatzaileak: Nerea Goiria eta Andere Gonzalez  

Data: 2012ko apirilaren 24a.

Josebaren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.